Daitekewww.daiteke.com


Ikastaro eskaerak


Proiektu eskaerak erakundeentzat

Daiteke

Urdaneta Kalea, 18 Behea
20006 Donostia  - San Sebastian
Gipuzkoa - Guipuzcoa
Tlfoa. 943 430 312
Faxa. 943 440 089
daiteke@daiteke.com

FORMAKUNTZA: ZAHARTZARORAKO KOMUNITATE-DINAMIZAZIOA

Prebentzio eremuan, zahartze-aktibo eta osansugarrirako komunitate garapenera, teknikak zein metodolgietara hurbiltzea. 50 ordu.

 

HELBURUAK:

 

 

Helburu Orokorrak:

Ikasleria gai izan dadila:

-          Datu demografikoen eta biztanleri piramidearen inbertsioaren aurrean, gure gizartean sortzen ari diren beharrak eta esku-hartzeak zehazteko.

-          Ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko, lana, pertsona heldu zaharrekin garatu dezaten parte-hartze hiritar arloan.

Helburu zehatzak:

-          Printzipio parte-hartzaile metodologikoak ulertu eta bereziki IEP-a: Ikerketa Ekintza Parte hartzailea. (IAP-a:Invertigacion Acción participativa.)

-          Estrategiak, parte hartze hiritarrerako teknikak eta tresnak identifikatu, pertsona heldu zaharretan arreta berezia jarririk.

-          Pertsona helduekiko hiri eta komunitate  lagunkoien Sare Mundialaren inguruan berri eman.

-          Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektua ezagutarazi, metodologia, lotutako finantzaketa-lerroak eta gauzatutako esperientziak. 

Eta, Zeharkako Helburuak:

-    kastaroko gai desberdinak aztertu eta eztabaidatu, genero ikuspegitik. Horretarako, aintzat hartuko dira, gizartean gizonezko eta emakumezkoek hartzen dituzten posizio edo jarrera desberdinak. Adibidez: gizon eta emakumeen interesen analisia, potentzialtasuna, mugak, beharrak eta eskaerak. Gizon eta emakumeen parte hartzearen maila eta kalitatea, mota guztietako prozesuetan, kontsultatik hasi eta erabakiak hartzeko parte hartzeraino, etab.

-     Pertsona guztien berdintasun eskubideak babesten dituen Lege araudiak uztartu, ikastaroan landutako gai desberdinei.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK:

- Zahartzaro demografikoa

- Zahartzaro aktiboa, Euskal estrategia 2015-2020

- Komunitatearen garapena

- Komunitatearen dinamizaziorako estrategiak

- Pertsona heldu zaharren parte hartze aktiboa eta integrazio komunitarioa

- Hiri lagunkoiak pertsona zaharrekin. Euskadi Lagunkoia Sustraietatik: Diagnostikoak eta Ekintza Planak gauzatu ahal izateko metodologia

- Ebaluazio parte hartzailea

- Ikerketa Ekintza Parte hartzailea metodologia:IEP

 

 

 

 

 

 

 



 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz