Daitekewww.daiteke.com


Ikastaro eskaerak


Proiektu eskaerak erakundeentzat

Daiteke

Urdaneta Kalea, 18 Behea
20006 Donostia  - San Sebastian
Gipuzkoa - Guipuzcoa
Tlfoa. 943 430 312
Faxa. 943 440 089
daiteke@daiteke.com

Udaletxentzat Berdintasun Planak

Gure funtsezko zerbitzua, genero ikuspegitik sortutako, garatutako eta ebaluatutako proiektuak eskaintzea da. Proiektu hauek pertsona eta erakunde eskatzailearen beharretatik abiatzen dira eta aldatu eta transformatzen dira beharrak aldatu eta eraldatzen diren einean. Beraz proiektuedo zerbitzu bat eskaintzeko beharrezkoa zaigu zurekin elkartzea eta zure beharrak ezagutzea. Behar horiek oinarritzat harturik lan-kolaborazio modu desberdinak eskaintzen dizkizugu.

PROIEKTU ITXIAK

Proiektua diseinatzen dugu, lanak eta egitekoak definitzen ditugu, aurrekontua egiten dugu eta proiektua lantzen hasten gara azken prezioa jakinez.

BONU PROIEKTUAK

Laguntza teknikoa eskaintzen dugu. Aholkularitza-formakuntza-sistematizazio-ebaluaketa saioak adosten ditugu elkarrekin eta aurrekontua zehazten da. Hau da proiektuari hasiera eman eta bidean ematen diren pausoen arabera erabakitzen dugu jarraipena.

ORIENTA PROIEKTUAK

Genero ikuspegiarekin lanean hastea erabakitzen denean, bai erakunde publiko, enpresa pribatu edo elkartetan, oinarrizko orientazioa behar da lanean nondik has gaitezken jakiteko. Daiteken eskaintzen dugu aurreneko orientazio saioa konpromezu ekonomikorik gabe. Egun batean elkartzea eskaintzen dizugu, ezagutu, zure beharrak ezagutu eta honi orientazio batzuk ematea, zer egin erabakiko dueña zeu izango zarela



 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz